Ostegun batean idatzitakoak


Orain Patxi, sekretu bat kontatuko dizut. Euliek ostegunetan, ez dute hitzegiten, egun osoa isil isilik pentsazten pasatzen dute.
Nik aprobetxatzen nuen esaldi batzuk egiteko edo bertso txiki batzuk...

Esaldi hau seguraski ostegun batean egina izango da.

Gizakia da
naturaren fruitu bakarra
usteltzen dena heldu gabe
.

Esan dizut Arantxa, bertsoak neurtzen, aspertu egin nintzela. Horregatik hasi nintzen horrela idazten.

Bizian lagun
izan zaitez zintzoa,
Eguzkia bezelakoa
zuzena eta goxoa,
maitasunaren haizean
izan zaitez usoa,
eta gogoratu lagun
Igeltsero honek esandakoa:
bizian zuk duzu ardura osoa.
Bidea ez da zurea
baina zurea da pausoa.

Beste ostegun batean hauxe idatzi nuen.

Bizian lagun
ikasi egin behar duzu,
horrela jakingo duzu,
baina ez zaitez harrotu,
zeren biziak esango dizu
ez zarela ezertan maisu,
eta zu konturatuko zara,
haurtzaroan zahartzaroan bezela,
bakar bakarrik zaudetela
galdera eta zu.

Biriatun asko idatzi nuen eta gustatuko zitzaidake nere idatziak on xamarrak izatea ; baina txarrak baldin badira ere, nik berdin-berdin maiteko ditut.
Neri, idazteak bizia eman zidan eta ia esango nuke, eskerrak bertsoei, olerkiei eta euliei ez nintzela erotu.
Momentu honetan etxe hura gogoratzen dut eta nola ez, famili maitagarri hura.
Asko maite dut famili hori, nahiz eta zoritxarrez gutxi ikusi.
Beno lagun, hiru atal sartu ditut eta orain idatzi behar dut Txurreroen Enparantzan.
Hemendik gutxira espero dut itzultzea, bertso, olerki, esaldi, eta euli gehiagokin.

Gero arte.


HIRUGARREN ATALAREN AMAIERA

---------------------------------------------------------------------------

hurrengoa : Badaezpada