Irribarrea dohainik eskeini gabe...


BOSTGARREN ATALA.





Irribarrea dohainik eskeini gabe, ezin da Sozialista izan .

Hau aspaldi idatzi nuen eta nere lagunei asko gustatu zitzaien.
Egun hauetan ez nago batere forman, goiz osoa Donostian pasatzen dut eta Hospitaleko giroak sekulako tristura ematen dit.
Ahaztu gabe, musu handi bat Donostiko Osakidetzako langile guztiei: garbitzaile, herizain, zaindari,sendagile zerbitzari, laguntzaile eta abar, musu handi bat guztiei.
Horrela hobetzen da mundua , behar duenari maitasuna oparituz.
Orain sartuko ditudan bertsoak, zuei dedikaturik daude eta egun batean gaisotzen baldin banaiz, badakit nora joan behar dudan.

IKUSTEN DUT

Ikusten dut etorkizunean
Euskadi olerkiz loratua
historiaren altxor maitean
ez da ezagutuko negua.

Ikusten dut etorkizunean
Euskal Herria bertsos betea
olerkia maitatzen denean
ez da ximeltzen irribarrea.

Ikusten dut etorkizunean
gizartean kirola errege
osasuna behar da gorputzean
baino baita burmuinean ere.

Ikusten dut etorkizunean
herria musukatzen egia
ikusten dut begien aurrean
Euskal Herriko lorategia.

Ikusten dut etorkizunean
pertsona emea buruzagi
euskaldunen aberri gaztean
lesbiana eder bat lehendakari.

Ikusten dut etorkizunean
Kapitalismoa suizidatzen
gezur ta gosearen gainean
sozialismoa pozik jaiotzen.

Ikusten dut etorkizunean
bakea haurdun egongo dela
justiziak laztantzen duenean
maitemintzen da usoak bezela.

Ikusten dut etorkizunean
Maitasuna denaren gainetik
bakar bakarrik Maitasunean
sinisten dugulako zuk ta nik.

-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Argiari begira