
LEHEN ATALA.
Kaixo lagun : Zer moduz ?
Hementxe nator berriro, oraingoan, kantari. Nere bertsoak nazkatu egin dira ilunpean hiltzen, kalera irten nahi dute, bizi egin nahi dute eta biziko dira, bai horixe !
Badakizu eta ez baldin badakizu, nik esango dizut oraintxe bertan, duela urte batzuk, tokatu zitzaidala ezkutatzea. Urte batzuk egin nituen kalera atera gabe eta bizitzeko, bizirik jarraitzeko idazteari heldu nion.
Eta zer idatzi ? Ez nuen batere arazorik izan; pentsatu gabe erabaki nuen zer idatzi: bertsoak.
Berehala hasi nintzen bertso onak eta txarrak idazten, erdi-purdikoak ere bai, denetatik idazten nituen, eta horrela pasatzen nuen denbora.
Nik eduki nuen erreakzioa oso normala zen. Ni Zapirain naiz; aita Bordazar baserriko semea zen. Aitona Joxe, bertsolaria izan zen, eta bere anaia Juan Kruz, bertso jartzailea eta bapatean ere, bertsolari handia,baina...ez zen plaza gizona eta ez zuen asko kantatu.
Gero osaba Xalbador hasi zen bertso jartzen eta liburuak egiten; lan ona egin du osabak. Orain nere txanda da eta gero etorriko da, nere lengusuen seme-alaben txanda edo ilobena edo alabena. Auskalo !
Etorri hori odolean ekartzen da edo ez da ekartzen, nere aitak ez zuen ukitu hori, baina neri pasa zidan eta geroztik, hemen nabil ederki ukitua.
Polita da bertsoak eta olerkiak eta esaldiak egitea. Neri telebista oso gutxi gustatzen zait, eta horregatik nahiago dut idaztea, zer edo zer asmatzea.
Bizitzeko jaio gara eta gozatzeko bizi gara ! Bakoitzak daki nola gozatzen duen gehiago.

-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Txantxangorria