Euskaldunak


Gaur ostirala da eta ez da egun aproposa burua nekatzeko. Bertso batzuk sartuko ditut. Ea zure gustokoak diren.

EUSKALDUNAK


Herri txikia eta handia
da Euskal Herri maitea
naturak ez du mundu osoan
gu bezelako lorea.
Sustraia dugu historian ta
odola oso gaztea
etorkizuna Euskalduna da
ta zoriona gurea.

Milaka urte bizi garela
gure aberri maitean
beste hainbeste biziko gara
lurra lur den bitartean.
Egia ez da luze egoten
gezurraren aginpean
nola itzali Euskal Herria
argia bera denean.

Herri bat gara maitagarria
jatorra eta leiala
arima dugu garbi garbia
bihotza oso zabala.
Irribarrea gurekin dugu
ibaiak ura bezala
esan daiteke Euskal Herrian
maitasuna bizi dela.

Nahiz eta izan zoragarriak
arazoak ba ditugu
eman diguten autonomia
txikia gelditzen zaigu.
Aberri eder bat izateko
Askatasuna behar dugu
ta Europearrak izango gara
baino baldin ba gara gu.

Askatasuna lortutakoan
egingo dugu bakea
bakea baita justizia ta
maitasunaren labea.
Aurrera goaz pozik jarraituz
Zorionaren bidea
denon artean lortuko dugu
ametsaren gizartea.

Egingo dugu egunsentia
ekarri Udaberria
gure herria bihurtu arte
pertsonen lorategia.
Taupadan dugu zirrara eta
ariman argi garbia
Zoriontsuak izango gara
besarkatuta egia.

Sozialismoa maitasuna da
bihotzen ideología
Zorionaren eraikuntzako
pertsonen erabakia.
Gezur guztiak zapaldu eta
egin dezagun argia
egi bidean elkar maitatuz
egiten da utopia.

Utopia da gaurko ametsa
biharko errealitatea
zeren pausoa gelditu arren
ez da bukatzen bidea.
Euskal lorea bihurtuko da
lorategi dotorea
pena bat daukat bakar bakarrik
nik hori ez ikustea.



Ze iruditzen zaizkiu lagun ? Bertso hauek ahal direla hobetu ? Zuk hobeto beharko dituzu, nik horrelaxe uzten ditut.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Eskalea