Beno lagun, sartu dizut txapa piskat eta orain idatziko ditut nere bertso batzuk.
Txantxangorria negu beltzean
ez da isiltzen kantari
zuhaitz gainetik pozez beteta
deitzen Udaberriari.
Pertsonak ere deitu behar dio
goizero Eguzkiari
argia beti iristen zaio
bizia maite duenari.
Bertso hori asko gustatzen zait. Orain jarriko dut beste bat asko gustatzen zaidana, gehien bat nere aita agertzen delako.
Agur Gregorio ikusi arte
Lau Haizetako tabernan
ze poz handia aita bazkaltzen
ikusiko banu bertan.
Bordaxarretik ez da ateratzen
han dabil perretxikutan
iraganean bizi da eta
ni bizi naiz ametsetan.
Bizi eta hil egingo naiz ametsetan. Hasieran bertsoak idazten hasi nintzenean ez nekien bertsoak neurtzen, ia- ia ez nekien neurtzen zirenik ere. Boligrafoa hartzen nuen eta goazen. Gero norbaitek esan zidan, silabak neurtzen zirela eta orduan hasi nintzen txukun xamar lanean.
Bertso asko zuzendu egin nituen eta beste asko hondatu. Seguraski ez zuten balore asko izango. Bertso on bat egiteko, agian hogeita hamar egin behar dira, horregatik ez zen ondamendi handia izango.
Gero bai, gero banenkien nola egin behar ziren gauzak eta gustora aritu nintzen lanean. Gogora etorri zait osaba Xalbadorri bidali nion bertsoa Hondarribiko Konbentura :
Aitonak eman zidan bertsoa
aitak jarri du mamia
amak eman dit olerkirako
goxotasun berezia.
Bordaxarretik Martillun arte
hor dago nere kabia
hor jaio dira nere bertsoa
eta nere olerkia.

-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Kaiolan
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada