Goizean jeikitzen nintzen eta zein egoeran nengoen ohartuz ,ba, hasten nintzen idazten edo bestela, lehiotik begiratzen. Bazegoen zer zaintzeko!
Baina, beno, horrela izan zen eta kitto !
Lehendabiziko bertsoak lau puntukoak ziren denak, hori esaten dudanean, esan nahi dut, bertsoak lau errimakoak zirela.
Hori zen nik ezagutzen nuen bertsoa eta horrez gain, bizi osoan ez zait ahaztuko Uztapideri behin entzun niona : " bertsoak ez dik luzea izan behar, artista duk, hitz gutxirekin asko esaten duena".
Horregatik edo auskalo zergatik, nik bertso luzeak gutxi egin ditut, motza eta ona egitea, ez da batere lan erreza.
Nere lehendabiziko bertsoak, nere egoerari buruz izan ziren. Batzuei KAIOLATIK izen burua ipini nien. Hona hemen ale batzuk.
Nere bertsoak ta olerkiak
egunsentiko freskura
burutik behera kantari datoz
errekan bezela ura.
Ikusten denez itzal gaiztoan
bizi da ere natura
neguan ere gordin bizi da
maitatzen den lore hura
Olerkia da Udazkena ta
bertsoa Udaberria
bien artean goxatzen dute
pertsona denen bizia.
Bertsorik gabe dena da laharra
olerki gabe sasia
horregatikan idazten nahi dut
loratu Euskal Herria
Hemen bertsoa ta olerkia
ez da faltako sekula
Euskal Herrian biziko gara
biek lagun ditugula.
Euskal bertsoa Udaberriko
bihotzaren hitz mardula
ta olerkia Udazkenean
arimak daukan eztula
Gora Bordaxar gora Martillun
ta gora Euskal bertsoa
gora Txirrita eta Amuriza
gora gure sagardoa.
Bertso kantari sendatuko da
gure Euskera gaisoa
atera bedi lau haizetara
preso dagoen usoa

-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Euskaldunen aginduak
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada