Euskaldunen aginduak



Ez dakit bertsoak egiten hainbeste denbora pasa nuen ! Ederki kostatu zait ordenagailuan sartzea. Pazientzi piska batekin hartu beharko dugu asuntua...
Lehendabiziko bertsoak egiteko, denbora piskat behar izan nuen. Oso ondo gogoratzen naiz, nola goiz batean bururatu zitzaidan Euskaldunen Aginduak idaztea. Hartu nuen bolifrafoa eta gogo biziz hasi nintzen baina....pentsatu nuen, nor naiz ni Euskaldunen Aginduak idazteko ?
Lotsatuta, bolifrafoa utzi nuen eta ez dakit zertan hasiko nintzen, zeren ez zegoen aukera handirik.
Baina, ..denbora egosgorra da. Egunak, denak hogeita lau ordu dituzte eta zailak, oso zailak betetzen, horregatik bertso horiek idatzi egin nituen.
Euskaldunen Aginduak idatzi nituenean, orain baino dezente gutxiago nintzen idazten, horrekin esan nahi dut,orain hobeto egingo nituzkela, baina seme-alabak diren bezela maite behar dira.


Lehendabiziko agindua ni
orain noa ematera
hau betetzea tokatzen zaigu
abertzaleak bagara.
Gure hizkuntza maite ez ba duzu
Euskaldun erdia zara
Euskaldun batek bihotz-bihotzez
maite behar du Euskera.

Bigarrena da gogorra baino
betetzen maitagarria
ez baita inoiz ondo asetzen
Euskaldunen egarria.
Denaren aurka baino oraindik
bizi da Euskal Herria
Euskaldun jator hil arteraino
maite gure aberria.

Hirugarrena anai maitea
da pakearen mamia
esaten dizu ezin duzula
izan inoiz gezurtia.
Bizi osoan Euskaldun jator
aitortu beti egia
kontuan hartu egia dela
mundu hontako argia.

Laugarrena da dudarik gabe
egin behar den ekintza
nere iritziz hitzarik gabe
ez da zuzena bizitza.
Esan baino lehen ondo aztertu
pentsatu gabe ez mintza
eman ezkero Euskaldun batek
bete behar bait du hitza

Bostgarrena da lanari buruz
denak ulertzeko eran
pertsona batek bizimodua
berak irabazi dezan.
Lanari heldu bi eskuekin
egun osoan ez etzan
nere iritziz alferra denak
pertsona ezin du izan.

Seigarrena da nahiko arina
baino garrantzia ba du
ardura gabe dabilenakin
inora ezin da heldu.
Pauso zuzena eman ezkero
bidean ezin da galdu
begirunea maite duena
ez da iristen berandu.

Zazpigarrenak esaten dizu
ximeltzen dela lorea
gazte denboran ez harrotzeko
luzea dela bidea.
Zuk hartu duzun maitasun hori
ona dela eskertzea
seme alabak zuen lana da
guraso zaharrak zaintzea.

Zortzigarrena ariman sartu
esaten duena bete
zure bizian jakinda behintzat
inoiri ez egin kalte.
Maitasun gabe Zoriontsua
izan daitekenik ez uste
horregatikan jatorra izan
lagunak benetan maite.

Azken aurrena pozikan dator
da bederatzigarrena
honek kantari esaten dizu
berdez margotzeko pena.
Ez ahaztu inoiz bizian dela
ametsa izar onena
ametsa oso zaila da baino,
ez galdu itxaropena.

Hamargarrena kontuan hartu
baita benetan sakona
ikasi ondo emakumea
berdin zuk ere gizona.
Biziak berez ez du balio
eman arrazoi bat ona
ezer baino lehen anai maitea
izan behar da pertsona.


(-)

Batek baino gehiago pentsatuko du, bertso hauek osaba Xalbadorrenak direla, ba ez, nereak dira.

-------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengoa : Nafarroa