Maitasun atal honetan, ez da sartzen bakarrik familia. Adiskideak edo lagun handiak sartzen dira ere.
Adibidez nik baditut lagun handi batzuk, Luis Mari Elizasu Orbegozo, altzatarra, eta bere emaztea Mari Asun Maritxalar, pasaitarra.
Ba nere lagun handi hauek, daukate seme bat, Koldo, hogeita zazpi urtekoa eta ohetik mugitu ezin duena. Justu-justu ahal du tarteka eserita egotea.
Koldo paralitiko zerebrala da jaiotzez.
Zein gogorra, eta zein krudela den bizia batzutan.
Egun batean pentsatu nuen, aitaren ordez edo aitaren lekua hartuta, nik egingo nizkiola bertso batzuk Koldori. Pentsatu eta egin.
ASKO MAITE ZAITUGU KOLDO

Bi izar izan ditugu
ze poz ta ze atsegina
bat oso ederra baina
bestea ez da berdina
horregatik beti dugu
gure bihotzean mina
biziari ikusita
bere aurpegi gordina.
Baina maitasuna Koldo
da guk dugun urre fina
zu maitatzeko laztana
beti izango dugu grina
Asier bezela zara
amodioak egina
egunsentian zu zara
guk dugun zeru urdina.
Beti maiteko zaitugu
zu zara gure semea
arimaren ihintzarekin
egin genuen lorea
Udaberriko larrosa
lurrin goxoez betea
guretzat lore ederrena
zu zara seme maitea.
Ez da sekula etengo
maitasunaren katea
zu zara arnasa eta
ni izango naiz haizea
pozik laztanduko dizut
jolasten irribarrea
ni izango naiz batera
aita eta adiskidea
Lo zaudenean semetxo
pozik jartzen naiz begira
nik eta amatxo batera
egin genuen kabira
abesten dizut kanta bat
goxo goxo belarrira
zu hegan iritsi arte
ametsetan ilargira.
Gero bidaltzen dizkizut
mila laztan aurpegira
zuri hainbeste maitea
gustatzen zaizun tokira
zoratzen nau zure xarmak
maite dut zure distira
uso txurien musuak
zu bezelakoak dira.
Naturak jo dit enbido
ta ni berari ordago
maitasunari zetorren
bezela egin diot trago
ekaitzak indar asko du
baina bihotzak gehiago
arima ezin du ito
bestela dena akabo.
Neretzat seme maitea
zaude ezer baino lehenago
musuka igoko zaitut
izarrak baino gorago
Zoriona emateko
bihotz bihotzez prest nago
goazen Koldo amestera
bizia gure zain dago.
.
.
Opari denen artean
ederrena da bizia
zure ondoan maitea
gainera hain berezia
negu beltzaren erdian
zu zara Udaberria
egunsentiko ihintzaren
tanta bat zoragarria.
Goizean zara bertsoa
ta gauean olerkia
goizetikan gaueraino
nik maite dudan argia
bizia ametsa da ta
ametsa maiz da egia
egia da Zoriona
gure Zorion erdia.
ederrena da bizia
zure ondoan maitea
gainera hain berezia
negu beltzaren erdian
zu zara Udaberria
egunsentiko ihintzaren
tanta bat zoragarria.
Goizean zara bertsoa
ta gauean olerkia
goizetikan gaueraino
nik maite dudan argia
bizia ametsa da ta
ametsa maiz da egia
egia da Zoriona
gure Zorion erdia.
Bertso hauek oso bereziak dira. Sentimenduz beteta idatzi nituen.
Altzara bidali nituenean, oso ondo gogoratzen dut, nola esan nien nere lagunei, nere adiskideak sufritzen dutenean, nik ere sufritzen dudala.
Orduan hori egia zen eta gaur hori egia da.
Altzara bidali nituenean, oso ondo gogoratzen dut, nola esan nien nere lagunei, nere adiskideak sufritzen dutenean, nik ere sufritzen dudala.
Orduan hori egia zen eta gaur hori egia da.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Amabirjin sagarra
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada