Amabirjin sagarra


Orain lagun, garbi esango dizut, ez dakit nola segi. Nere aurrean daukat paper pila bat eta ez dakit nondik tira.
Bihar ikusiko dut. Badakizu orain nora noan ?...sagarrak jatea !!
Atzo arratsaldean primeran pasa nuen, nere haurtzaroan bezelaxe. Sagarrak jan nituen bertan, sagastian, zuhaitz azpian, lurretik hartutako sagarrak.
Lurrean egoten dira sagar onenak eta baita ere txarrenak, usteldu direnak, begi piskat behar da aukeratzerakoan.
Sagar klase hori asko gustatzen zait, Altzan deitzen diogu Amabirjin sagarra, ona benetan!
Ba hantxe nengoela, bertso hau egin nuen buruz.

Bizia lagun
sagar handi bat da,
zenbat eta handiagoa hobe,
horregatik ez zaitez bizi
egunero koska egin gabe,
bestela
sagarra usteldu egingo da
eta zu ere.

Atzo ez nuen bertso hau egin, txantxa bat zen. Beste denak bezela, aspaldi jantzi zituen honek ere galtza luzeak.
Doala kalera. Hasi dadila bizitzen. Lehiotik behera bota dut, segundo bakar batean ikasi behar du hegan. Seguraski hil egingo da, baina zer galduko du? Ezer ez. Armario barruan hilda zegoen.

-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Gelatik ikusi dut