Nafarroa



Ni jaio nintzenean Altza oso txikia zen eta erabat baserritarra. Elizak indar asko zeukan. Gero amak, iseba Patrixik, La Salleko Fraileak eta abar eta abar, utzi dute nere barruan kutsu handia.
Hau ez dut esaten zentzu txarrean, horrela da eta kitto. Berriro jaioko ba nintzateke, nahiko nuke jaio herri txiki batean ,euskalduna, baserri askorekin.., Donostitik oso urruti.
Denbora aurrera zihoan neurrian, gero eta gauza gehiago idazten nituen eta normala den bezela, gure Euskal Herriarekin gogoratzen nintzen.
Euskal Herria beti maite izan dut asko, lehen eta orain, nere maitasuna ez da ezer aldatu. Aldatu dena da nere indarra. Orain ez dut indarrik borroka egiteko, orain beste era ezberdinean bizi naiz, baina oraindik gelditzen zait indarra eta gogoa euskera miresteko eta maitatzeko. Pena handia daukat euskeraz hobeto ez idaztea.
Nere sukaldeko euskerarekin, saiatuko naiz gure kulturaren gurdia bultzatzen.
Bertso pila mahai gainean daukat eta batzuk aukeratuko ditut.
Adibidez NAFARROA izenburu duten batzuk. Lau sartuko ditut hemen.

Euskal Herriak badu zati bat
lurra baino gehiago dena
bihotz erdian dugun arantza
dena zatitzen duena.
Hainbeste urte borrokan baina
irabazi ez dutena
gure amaren aberri zaharra
Nafarroa du izena.

Zure bihotzak arrano beltza
gure taupada darama
zure hegaletan gure ametsak
dira zorionaren zama.
Nafarroa zu eta Euskera
zarete aita eta ama
gure seaska Irunan dago
han dago Euskal arima.

Euskal Herrian zure semeak
zu gabe ezin izan gu
baina egiak egunsentian
berriz elkartuko digu
Biziko gara elkar lagunduz
zure beharra badugu
musu goxo bat zuretzat aita
Lapurdin maite zaitugu.
(-)
Nere bigarren abizena Elizalde da eta agian Nafarroatik dator. Ez dakit. Dakidana da, nere Aitona, Xantiren aita, Altzakoa zela, Akular baserrikoa.
-------------------------------------------------------------------------------------------------