Demokraziari kantari




Orain Arantxa sartuko ditut Demokraziari egin nizkion bertsoak. Seguraski ez dira bakarrak, baina oraingoz hauek sartuko ditut.






Demokrazia da sistema bat
aberatsek asmatu dutena
eta hain ona denez beraientzat
txarra da demokrata ez dena.

Aberatsak demokratak dira
jokoa beraiena dutelako
baina galtzen irtengo balira
ez luteke gehiako jokatuko.

Hauteskundetan eman botoa
egin kanpaina atez ate
baina dena da alferrikoa
aberatsek irabazten dute.

Demokrazia bazkari bat da
aberatsak ondo gizentzeko
txiroak dugu amantal bana
ontziak hobeto garbitzeko.

Sistema honen bizkarhezurra
da herriak erabakitzea
baina hori dena da gezurra
da aberatsen adar jotzea.

Gezurrarekin sartu naiz piska bat eta askoz hobeto nago. Lasaiago.


------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengoa : Biriatuko euliekin