Lagun, zer iruditzen zaizu sartzen baldin baditugu bertso batzuk ? Ondo ? Pentsatzen nuen, bai. Gurea ez da polítika, gurea poesia da, filosofia. Batez ere tabernako filosofia. Tabernako filosofia, Kultura Herrikoia eta abar, ez dute behar adina prestigiorik. Ez dakit zergatik ez. Momento honetan ez dut gai horretan sartzeko gogorik, beste egun baterako utziko dugu. Orain bertsoak.
Nahi nuke jakin oso gustora
neri bihar zer gertatuko zaidan
baina pertsonak ez daki nora
gizonak ahal duen eraman.
Bizia egun bat besterik ez da
ez dago ez bihar ta ez etzi.
biharkoa gaur du bere txanda
biharko segundo bat ere ez utzi.
Pausoa doa martxan poliki
bidea jarraituz zuzen zuzen
baina pertsonak gutxitan daki
bidea ala bera okertzen den.
Bidean zure pausoak entzun
entzun erruak daraman hotsa
bizian beti zutik erantzun
ez izan inoiz erruen lotsa.
Bidean ezin da irabazi
ta lortu behar da berdinketa
hori jakinda gustora bizi
bizia dago musus beteta.
Ez egon urrutira begira
gertura ez baduzu ikusten
ametsak pausoka lortzen dira
ez dira begiekin ekartzen.
Beno lagun, Kapitulu hau bukatu da. Neri gustatu zait. Zuri agian ez, edo agian bai.
Dena den, laurdena gustatu baldin bazaizu, oso gustora nago.
LAUGARREN ATALAREN AMAIERA
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Irribarrea doahinik eskeini gabe
Subscriure's a:
Comentaris del missatge (Atom)
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada