Amodioa


Beno lagun, Kulturara itzuli behar dugu. Igeltseroen eskuetan dago, Euskal Kulturaren zati garrantzitsu bat. Etxeak eta ametsak berdin eraikitzen dira, maitasun askorekin.


AMODIOA


Bidean zauden izarra
argitzen gure pausoa
emanez bizi osoa
mila esker Amodioa.
Biziak ematen digun
musu goxoa.

Lurrintzen gaituen lorea
musuka dabilen usoa
sentimentu benetakoa
jatorra eta gozoa.
Pertsonak ariman dugun
ihintz freskoa.

Maiteminduen garia
arimaren hegal sendoa
itxaropenaren auspoa
ametsaren ilusioa.
Bizian bihotzak daukan
taupada tinkoa.

Mendiko bakea zara
Itsasoko uhin harroa
hegan zauden arranoa
Zorionaren gakoa.
Amodioa zu zara
odolaren mintzoa.

Naturan zauden haizea
bizian zauden lehioa
bihotzaren arnas freskoa
arimaren egi goxoa
Bakarra zara kentzen
pausoari lanbroa.


Gustatzen zaizkizu lagun ? Nik ez dakit zer esan .Beno, ba dakit zer esan :

Herria txiroa da
boterea miserablea.


Ez zait beste gauzarik bururatzen. Munduan gertatzen ari dena, lotsagarria iruditzen zait. Gu, langileak, gizarteko txiroak, ari gara dirua ematen banketxeko jabeei.
Ez da bizi Karlos Marx!!!
Dirua erruz irabazten dutenean, beraientzat gordetzen dute. Eta gutxiago irabazten dutenean, polítiko profesionalek gure dirua ematen die. Bikain!!
Beti irabazten ateratzen dira. Eta non gordetzen dute beraien dirua, zergatik ez dute eskua beraien patrikan sartzen
Lotsagarria benetan gertatzen ari dena. Aberatsen Demokrazia hau baino gehiago ez baldin ba da, gure bilobek lurperatuko dute.
Demokrazia, Justiziari besarkatua ez badago, zimaurra egiteko ere, ez du balio.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Bidean kantari