Mikel Laboa

Usoek ez dute ulertzen beraien heriotza eta nik ez dut ulertzen, ezta onartzen Mikel Laboaren heriotza. Baina zoritxarrez ala da, Mikel Laboa hil da. Nik ez nuen ezagutzen, nik oso jende gutxi ezagutzen dut Kultura munduan. Ondo, bakar bakarrik Joan Mari Irigoien ezagutzen dut. Eta ez dut ezagutzen Altzakoa delako, baizik ni bezelaxe Sindikatokua delako. Biek etxe berdinekoak gara. Hala ere maite nuen Mikel, tipo interesantea zen, berezia. Ez zen Txurreroa, baina oso gertu zebilen gure mundutik. Horregatik egingo diogu omenaldi txiki bat Euskal Herriko Txurreroen ordez.
Bertso hauek zuretzat dira Laboa Jauna.

EUSKAL HERRI MAITEA


Europan dago lore bat
gure Euskal Herri sorgina
goxoa eta atsegina
non dago urre berdina.
Euskal Herria zu zaude
bihotzarekin egina.

Benetan zoragarria
dena sentimendu fina
maitea hain ezberdina
birjina eta sorgina.
Euskal Herria zu zara
egiaren izkina.

Musika bezain ederra
lurrina bezain arina
naturaren klabelina
benetako erregina.
Non dago mundu osoan
horrelako panpina.

Bihotzean sartuta duzu
itsasoen indar gordina
begietan margo urdina
urrezko poxpolina.
Zu bakarra zara kentzen
haizeari sotina

Ez zara inoiz ximelduko
duzu bizitzeko grina.
jarraitu aurrera birjina
jarraitu izaten sorgina.
Europak behar du oraindik
amaren lurrina.


Bertso hauek gustatzen zaizkit pila bat, baina, ez daude ondo neurtuak. Gaztetan ez nuen inoiz pentsatu, bizi beharko nuela neurriak hartzen. Bestela bertso ederrak dira, Euskal Herria bezela. Orain berriro piztu da eztabaida tristea gure artean, Euskal Herria edo Euskadi ? Neretzat ez dago inongo zalantzarik, Euskal Herria da, milaka eta milaka urte dituelako eta Euskadi, ehun urte pasatxo besterik ez ditu. Asuntu honen atzetik betikoak daude, badakizu nor diren lagun ?Ez zaizkit batere gustatzen Bizkaiko jauntxoak ; abertzale lotsatiak dira, erdi euskaldunak, erderaz bizi direlako; gainetikan eskubitarrak : batzuk ezin dute eskubirago joan pareta bat dagoelako. Eta gure Sabino Arana Handia, zer izango litzateke gaur ? Zer egingo luke gure maisuak ? Seguraski eskopeta erosi eta bere buruari bi tiro eman.
Telesforo Monzon Handia ez zen suizidatu eta gu ere ez , ezta pentsatu ere !!

JO TA KE ZORIONA LORTU ARTE !!
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Amodioa