Orain bertso hauek sartuko ditut, nahiz eta jakin zuk ez duzula ile txuririk.
Hostoak erortzen hasi dira
eta nere ileak txuritzen
egoten naiz txuriei begira
ez bait ditut ondo ezagutzen.
Udaberria pasioa da
eta Udazkena maitasuna
begiratzeko une onena
gure arimaren osasuna.
Atsegin dut urriko giroa
maite dut Udazkenaren xarma
maite dut bere bake goxoa
bera baita amets denen ama.
Nork ez du malenkonia maite
eta egon inora begiratzen
nork ez ditu amets denak bete
burmuinaren orgasmoan galtzen.
Ikusten dut euria erortzen
goxo goxo lurra besarkatzen
ikusten dut natura bizitzen
lurra eta ura gogoz maitatzen.
Maite dut asko haize hegoa
baita burmuinaren orgasmoa
bakoitza da den bezelakoa
hara errespetoen gakoa
Ehiztariak hasi dira hiltzen
Naturari zauritzen bihotza
usoak ez du inoiz ulertzen
kirola denik bere heriotza.
Hostoak erortzen hasi dira
eta nere ileak txuritzen
egoten naiz txuriei begira
ez bait ditut ondo ezagutzen.
Udaberria pasioa da
eta Udazkena maitasuna
begiratzeko une onena
gure arimaren osasuna.
Atsegin dut urriko giroa
maite dut Udazkenaren xarma
maite dut bere bake goxoa
bera baita amets denen ama.
Nork ez du malenkonia maite
eta egon inora begiratzen
nork ez ditu amets denak bete
burmuinaren orgasmoan galtzen.
Ikusten dut euria erortzen
goxo goxo lurra besarkatzen
ikusten dut natura bizitzen
lurra eta ura gogoz maitatzen.
Maite dut asko haize hegoa
baita burmuinaren orgasmoa
bakoitza da den bezelakoa
hara errespetoen gakoa
Ehiztariak hasi dira hiltzen
Naturari zauritzen bihotza
usoak ez du inoiz ulertzen
kirola denik bere heriotza.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Mikel Laboa
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada