Eskalea


Orain anekdota bat kontatu behar dizut. Badakit ez dela oso egokia, orain anekdota bat kontatzea, baina berdin da. Neri ez dit inork esango zer, nola, noiz idatzi. Nik hirugarren mailan idazten dut; Txurreroa naiz, beraz nahi dudana egiten dut!
Atzo, egunero bezela joan nintzen Hospitalera, ama ikustera. Nere ama, biziak, berriro lesionatu egin du. Oraingoan alkada hautsi dio. Jaitsi nintzen Anoetan; badakizu Topoan bidaiatzen dudala eta ah zer ustegabea hartu nuena ! Geltokiko atarian errumaniar bat zegoen, euskeraz idatzidato bertso batekin. Hori bai dela fuertea.
Presa piska bat nuen, baina ezin nuen aldegin bertso hura irakurri gabe. Kokatu nintzen ahal nuen bezela, zeren ez nintzen bakarra irakurri nahi zuena. Beno, zailtasun batzuekin lortu nuen irakurtzea.

Bizia bada eskubidea
eskatzea baldin bada zorra
zuretzat zer da eskalea
lotsagabea ala jatorra.

Autobusean pentsatzen joan nintzen, neretzat zer den eskalea ?
Lotsagabea, jatorra…….auskalo.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Amaia