Euli itsua


Zertara iritisi garen !!

-- Iepa Kaiku, zer moduz zaude ?
-- Ondo eta zu?

Euli bat da, eta nere ondoan jarri da. Normalki Biriatun pasatzen du udara eta negua hasten denean Endaiara etortzen da, gure auzora, Lisardira. Urtero egiten dit bisita. Nik asko maite dut. Beno, nik Euli denak maite ditut asko, baina hau bereziki , nere kuttuna da. Zergatik den nere kuttuna nahi duzu jakin ? Itsua delako.
Gazte garaian egia ikusi nahi zuen eta egun osoa pasatzen zuen Eguzkiari begira. Behin baino gehiagotan esan genion alferrik zebilela, egia ez zela Eguzkian bakarrik bizitzen. Leku askotan bizi zela.

-- Non adibidez?
Beti hori galdetzen zigun………….Ez genion inoiz erantzun.
Berak ordea, neri ederki erantzun zidan egin nion galdera. Gogoratzen naiz Rusia balantzaka nola ibili zen, gero Alemaniako harresia ikusi genuen botatzen. Haiek izan ziren ustegabeak ! Ni norbaiti galdetu behar nion zer gertatzen zen.


-- Komunismoa erortzen ari da, zergatik?
-- Hara lagun, zuk ni bezelaxe dakizu, sukaldari txarrak, janari onena ere hondatu egiten dutela.

Erantzuna orduan eta orain gustatzen zait, baina…Garbi dago, militarrak ez direla sukaldari onak, jatun onak baizik.
-- Agur Kaiku, joan egin behar dut.
-- Nora ?
-- Ez dakit.

Jakin gabe nora, badoa. Horrelakoak izango dira Euli itsuak ? Agian bai. Ez dakit zer esan. Garai batean Euliekin nuen harremana ez da gaurkoa, gaur egun beste harreman bat dut. Horrekin nahi dut esan, gutxiago ikusten garela. Hala ere, Txurreroen Enparantzan askotan egoten naiz Patrixirekin. Beste alde batetik ere, ahal da begiratu jarrera hori, horrelakoak gara Euskaldunak ?Euskaldunak bagoaz ? Edo geldirik gaude ? Zer iruditzen zaizu lagun ?
Hasi naiz konplikatzen.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Euskaldunak