Orain lagun pare bat gauza esango dizkizut. Nahi baldin baduzu, kasu egin eta ez baduzu nahi, ba ez egin.
Atzo, bapatean erabat itzalita gelditu nintzen. Eguna forman hasi nuen eta gero paff.
Ez da ezer gertatzen, bizia maite dugunok, ba dakigu nola erreakzionatu behar dugun.
HERIOTZA AURKITU EGITEN DA
BIZIA BILATU !!
Ez da nahikoa jaiotzea, indarra behar da bizitzeko, ausardia behar da, goizero goizero irribarre dotore bat eguzkiari eskeintzeko.
Eta nola diren gauzak! Esaldi hori, Altzako aizkolari handi batek idatzi zuen eta gero bera, suizidatu egin zen!
Berak ez zuen bizia bilatu, heriotza bilatu zuen.
Berdin da! Bizia da kontraesan ederrena. Horregatik gu, jarraituko dugu bizitzen, jarraituko dugu pentsatzen eta jarraituko dugu, pentsatzen duguna idazten. Ados lagun?
Orain dela urte asko.

Andoni Zelaia, Bidaniko presoa, errefuxiatua, militantea, zer ez da izan Andoni?
Orain Endaian patxadan bizi da, lasai, bazen garaia! Ederki merezia du atsedena.
Ba egun batean, Paueko espetxetik gure Andonik bidali zizkidan bertso batzuk. Saiatu nintzen bertsotan erantzuten, baina,..betikoa.
Neurtu egin behar, eta metroa hartzeko gogo gutxi. ZIRTI ZART !!
Hauxe idatzi nuen lagun. Ea zure gustokoa den.
TXANTXANGORRIA

Txantxangorria hor zaude,
bakar bakarrik,
hotza duzu,
gosea duzu,
pena ere baduzu:
ez zaitez triste egon
zedozer baduzu.
Askotan galdetzen zara:
Zergatik naiz ni Txantxangorria?
Zergatik ez arranoa
edo beste hegazti bat?
Zertarako? Handiagoa izateko?
Zaren bezelakoa
maitagarriagoa zara.
Jarraitu Txantxangorria,
ahula, beldurtua…berdin da,
baina benetakoa,
txiroa baina aberatsa,
txikia eta handia.
Egi ederrenaren jabe zara:
zu, zu izatea.
Ez zara inorekin sartzen,
ez duzu kalterik egiten.
Bakea zu zara,
baina ez zaituzte bizitzen utziko.
Jakin nahi duzu zergatik?
Mihigainean bakea dute,
baina bihotzean guda.
Etsai gaiztoak dituzu,
ez dituzu merezí;
haur bat bezain jatorra zara
eta ihintza bezain garbia.
Hala ere ez duzu arrazoirik …
Lasai egon: arrazoia zatitu egiten da,
Egia ez.
Utzi egin behar zaitut
asko maite zaitudan laguna,
utziko zaitut fisikoki………
bestela beti bait zaitut bihotzean.
Txikia izan arren, ez damutu:
Hobe da bizirik bizia galtzea
bizirik gabe bizitzea baino.
Horrelaxe idatzi nuen eta horrelaxe dago hemen.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Kafetxo bat
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada