Argiari begira




Eskerrak ez nagoela forman, bestela zer ez nuke ikusiko nik!
Zuk eta nik Maitasunean sinisten dugulako, sartuko dut olerki txiki bat. Neri asko gustatzen zait; espero dut zuri ere gustatzea.
Badakit arraro xamarra zarela eta hala ere, edo horregatik, hementxe zaude, gure artean. Laister aspertuko zara, baina hemen zauden bitartean saiatuko gara zu alaitzen.
Horrela idatzita badirudi, sekulako jende pila gaudela ordenagailuen beste aldean, ba, ez. Zu eta biok gaude.
Gehiago liatu gabe, sartuko dut olerki hau.

Ezin da argia ikusi
izarrei begiratu gabe
zeren, nahiz eta egia
naturaren fruitua izan
egunsentia sentitzeko
maitasunean sinistu egin behar da
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Biziari kantari