Biziari kantari


Gustatu zaizu? Polita da, fina. Zer nahi duzu orain egitea?
Nik gehienetan , gorputzak eskatzen didana egiten dut, eta orain gorputzak eskatzen dit bertso txikiak sartzea makinan.
Patxada ederrean aukeratuko ditut batzuk.
Triste xamar, neguan…Ordago handira!

BIZIARI KANTARI


Bizia nahi dut ondo aztertu
argia ikustea nahiko nuke
baino nola ezin den galdetu
hilko naiz egia jakin gabe.

Ikusiko nuke gustora argia
putzoan sua egiten baneki
baina mundu hontako egia
bakar bakarrik naturak daki.

Natura da pertsonen bidea
pausoa da bizian mamia
haizeak eramaten du kea
eta neguan suak bizia.

Nahi nuke esan zer den bizia
da gure aurrean dagoen malda
ez da bizi jaiotzen den guztia
bizi jaio eta bizitzea da.

Eskatu gabe dator bizia
naturak holako gauzak ditu
bizitzea da zure erabakia
amestu gabe ez zaitez gelditu.

Bidean aurkitzen da bizia
pausoak dakar poza ta pena
baina bizi ahal duzun guztia
bizia da opari onena.

Naturari nahi diot idatzi
jaio nahi nuke hamaika aldiz
hamaika jaio ta hamabi bizi
joan eta itzuli ere berriz.
-------------------------------------------------------------------------------------------------