Joxe Mari eta Ohiana

Atzo igandea zen; , pentsatzen nuen beste igande bat gehiago izango zela, baina ez, ez zen horrela izan. Elkartu nintzen lagun zahar batzuekin eta oso arratsalde ona igaro genuen.
Ezagutu nuen bikote bat, Joxe Mari Eskobar eta Ohiana.
Nik, bikote hori ezagutzen nuen bistaz. Auzo horretan, Endaiako La Poste ondoan utzi nuen nere lana duela urte ta erdi. Hor utzi nuen pena handiarekin Igeltsero izateari.
Kasualitatea da, baina Joxe Mari eta Ohiana bizi diren etxean, hilabete askotan lan egin nuen. Behin, Antonio Egiguren eta biok lanean ari ginela, ia teilatutik erori nintzen.
l.986 urtea zen. Eskerrak orduan sasoi betean nengoela, hogeita hamalau urte nituen, azkar erreakzionatu nuen. Orduan Portlan sakua, berrogeita hamar kilokoa, esku batekin jasotzen nuen.
Haiek ziren garaiak, haiek!
Batzutan gogoratzen naizenean obrarekin, tristura sartzen zait, eta beste batzutan poz galanta, batez ere neguan.
Baina beno, kontua da , Joxe Marirekin hasi nintzela berriketan eta sekulako ustegabea hartu nuela : Joxe Mari Eskobar Txurrero totala da!
Pelikulak egiten ditu eta ezin ditu argitaratu. Ahal du laguntza eskatu eta ez du nahi.
Eusko Jaurlaritzan ezagutzen du jendea, ondo kokatua dagoena, telebistan ateratzen dena.

Galdetu nioenean zergatik ez die telefonotik deitzen, hauxe erantzun zidan, “ ni ez nago salgai .”
Hau dena berez fuertea bada, gehitzen badiot gehitu behar dena, osasun arazoak dituela…
Nik horrelako pertsonaiak mirestu eta maite egiten ditut. CHAPEAU !!
Zoritxarrez ezin dut ezer egin, ahal dudana bakarrik egingo dut eta oso gustora gainera.
Ongi etorri Joxe Mari eta Ohiana Txurreroen familira.
Hemen gaude gu, hirugarren mailan…ZORIONA BENETAKOA DEN AUZOAN !!!

ARRAZOIAK GIZON EGITEN GAITU
EGIAK PERTSONAK.


Iraultzaileei tratatu behar zaie merezi duten bezela.
Orain idatziko dudana ez dakit ziur zer den, poesia, bertsoa, berdin da. Dakidana da, ziur nago, musu goxo bat dela. ZUENTZAT TXAPELDUNAK

Ni herria naiz
zu aberria zara
hura gizartea da.
Gu ametsa gara
zuek itxaropena zarete
haiek ZORIONA dira.
ASKATASUNA
ETA
SOZIALISMOA.
-------------------------------------------------------------------------------------------------