Nahi nuke beti pertsona izan




Orain lagun, berriro gure baratzara joango gara. Filosofia atxurrarekin idazten da, berdin da zein, bai goi mailakoa eta baita tabernakoa ere. Lurrean, mamian, atxurra ondo sartuz, bilatzen da egia eta idazten da jakinduria. .
Hori nere lagun zahar batek erakutsi zidan aspaldi, Joxe Mari Labaka, Txurreroen Enparantzako Alkatea.

PENTSATZEN KANTARI

Nahi nuke beti pertsona izan
ez nuke nahi abere bihurtu
bidean pausoak zuzen eman
nere erabakiak nik hartu.

Txikitatik bizi naiz pentsatzen
bilatzeko arrazoi bat ona
ta ez dut arrazoirik aurkitzen
maitasuna bezain sakona.

Entzun ondo nere arrazoia
nahi dizut lagun zedozer esan
ez izan idazleen morroia
bestela ezin duzu zu izan.

Irakurtzeak lehortuko zaitu
ez baduzu pentsatzen ezerrez
Kultura piskat izango duzu
Kultura bai baina burmuinik ez.

Esan baino lehenago pentsatu
hitza ez du haizeak eramaten
izana eta esana elkartu
hortik hasi pertsona izaten.

Bizian maiz eroriko zara
bidean zulo gehiegi daude
baina ez zaitez sekula altxa
non erori zaren jakin gabe.

Bizian nahi baduzu zu izan
eskatu ahal duzun gutxiena
lagunari ahal duzuna eman
eman eskatu behar ez dena.


-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengoa : Kalean zoazenean