Kalean zoazenean


Gabonetan gaude eta egia esan, jende asko ez dut ulertzen. Ia inork ez ditu Gabonak maite. Badirudi modan dagoela hori esatea.
Ba nik ez dut berdin pentsatzen, neri pila bat gustatzen zaizkit. Ondo jaten da, ondo edaten da, giro ona, gizonak eta emakumeak zertxobait hobeagoak gara...
Neri moda ez zait batere axola, gustatzen zaidana gustatzen zait eta besteari ez diot ezta begiratu ere egiten.
Baina, mundu honetan beti badago baina bat eta hori konturatzen gara, zahartzen hasten garenean.
Ilea piskat txuritzen denean, ezin da asko jan, edan ere ez, erre oso gutxi, Endaian adibidez, ezin da tabernetan erre.
Leninek esaten zuen bezela, eta zer egin?
Nik erabaki dut zer egin, jarraituko dut berdintxu, piskat gehiago neurtzen. Azkenean bizia eta bertsoak berdinak dira, neurtu egin behar dira biek ¡

Bizian denok nahi dugu igo
besteak baino askoz gehiago
baina pertsona denen gailurra
gure sudurraren puntan dago.


Beno lagun, nahikoa neurtu dugu, eta orain bagoaz. Nora? Muga gutxi dauden lekura: Poesiara


KALEAN ZOAZENEAN


Kalean zoazenean,
zure aldamenean
ikusiko dituzu
pertsoanai berezienak,
zikinak eta okerrak
mozkorti handienak,
baina pozik agurtu
ez dira ta txarrenak.
Nork esan du zikinak
ez direla ederrak,
nork esan du okerrak
ez direla zuzenak,
ba hala dira bai
naturari eskerrak.
Kalean zoazenean
ikusiko dituzu,
entzungo ere bai,
zikinak eta okerrak
mozkorti handienak,
deitzen zuri aizu, aizu,
biratzen zarenean
konturatuko zara,
hoietako bat
zarela zu.
Zer dira besteak
ez garena gu.

Ez dakit non idatzi nuen hau, baina ziur nago, ez nuela ile txuri asko. Dena den, hemen dago eta gelditzeko.
Gazte denboran, parranda asko egina naiz, nor ez da mozkortu gazte denboran? Zenbat aldiz kolokatu gara gure bizian…
Nork erabakitzen du, nor edo zer, okerra edo zuzena den. Zenbat jende ibiltzen da dotore jantzita, kanpoko itxura apainduz eta barruan zabortegi bat darama.
-------------------------------------------------------------------------------------------------