Ez dakit nola bukatu atal hau. Gaur Urte Zaharra da lagun !
Gaur Abenduaren hogeita hamaika da. 2.008 – 12 – 31. Bai Jauna !!
Badakizu lagun, nola bukatuko dugun gu biok urtea ?
ISPILUAN BEGIRATZEN
Ispiluan begiratu naiz
eta ez naiz ikusi.
Ni edo ispilua
oso txikiak gara.
Ispiluan begiratu naiz
eta ez naiz ezagutu.
Bista ez dut galdu
lotsa galduko nuen.
Ispiluan begiratu naiz
eta belarriak zikinak ditut.
Alferkeria gai da
egitasmo onena suntsitzeko.
Ispiluan begiratu naiz
eta gizona nago.
Norberekeriak gizentzen du
koipeak baino gehiago
.
Ispiluan begiratu naiz
eta bi kokots ditut.
Biak maite ditut
baino bat salgai daukat.
Ispiluan begiratu naiz
eta triste jarri naiz.
Noiz onartuko dut
tristea naizela.
Gaur goizean
ez naiz ispiluan begiratu.
Ispilua aldatu egingo dut
baina berria erosi baino lehenago
neroni aldatu behar naiz.
Begiak ezin dira aldatu
baina begirada bai.
Ispiluan begiratzen bukatu dugu urtea, baina ez da izan benetako saiakera edo agian bai, agian zu horrela neurtzen duzu, zure kontzientziaren osasuna.
Seguraski ispilu normala nahikoa da, gure izaeraren gaisotasunak ikusteko.
Nik behin, ustegabean beste ispilu batekin topo egin nuen : Ilunpea.
Ilunpean agertzen da garbi, abere ahulak garela.
Beno lagun, altxa kopa, orain Txanpaina edan behar dugu. Hemendik minutu batzutara datorren urtean sartuko gara.
URTE BERRI ON
JO TA KE ZORIONA LORTU ARTE !!
Zoriona opa dizuet zuei, batez ere, goizero goizero arazoz beteta jeikitzen zaretenoi, ausardia eta indarra duzutelako biziari aurrez aurre begiratzeko. Buruan eta bihotzean ditut, Luis Mari Elizasu eta bere emaztea Asun, Joxe Mari Eskobar eta bere emaztea Ohiana, Mari Karmen Arraras eta bere alaba, Amaia Iturzaeta eta bere famili osoa.
Eta presoak, itsuak, langabetuak, tristeak, emakume mehatxatuak eta abar eta abar…

BOSTGARREN ATALAREN AMAIERA
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa: 2009
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada