2009


SEIGARREN ATALA.


"Kultura oso ona omen da gizendu gabe jateko".

Horrelaxe pasatzen dira Gabonak ondo, jan eta edan gizendu gabe (-)

2009garren urtea hemen dago. Eta zer egin ?
Lenin Altzan jaio izan balitz, jakingo zuen zer egin, bai horixe !
Lehendabizi egin behar duguna, burua lepo gainean ipini, bigarrena martxan jarri eta hirugarrena, zuk nahi duzuna.
Zuk nahi duzuna lagun, gorputzak eskatzen dizuna. Herria ez da artaldea, ez gara ardiak izateko jaio, pertsonak izateko jaio gara. Eutsi horri !
Hori zutabe garrantzitsuena da gizakien bizian eta horrez gain, iruditzen zait, ardia izatea aspergarria izango dela, egun osoa belarra jaten. Guk tarteka txuletak ere jaten ditugu.
Beno lagun, erabakitzen baldin baduzu hemendik alde egitea, oso ondo. Interneten blog asko daude eta ziur nago, ondo pasako duzula. Nahi duzunean berriro itzuli, beti ongi etorria izango zara gure Sindikatuan. Gure artean gelditzea erabakitzen baldin baduzu, primeran. Hemen badakizu zer aurkituko duzun, batzutan kalitatea eta beste batzutan kakalitea.
Aste erdian kakalitea ederki sartzen da, eta asteburuan berriz, kalitatea. Guk, zein ondo antolatzen ditugun gauzak !
Urteari ongi etorria emateko, ametsetan hasiko gara.

Dena edukitzeko
amets egin behar da,
piska bat lortzeko
borroka.


Ze egi handia den hori ! Abere berritxuen gizartean, ezer ez da dohainik.
Tristea da benetan, edozein helburu lortzeko, borroka egin beharra.
-------------------------------------------------------------------------------------------------