Merezi al du bizitzea ?


Gai horrekin nahi nuen jarraitu, baina euli bat sartu da nere jertsearen azpian. Bero bila etorri da. Lehiotik garbi ikusten da, elurra ari dela.
Kontu askorekin altxako dut jertsearen mauka.


-- Zer egiten duzu polit hori ?
-- Hotza daukat Kaiku, hotz handia.
-- Berotu zaitez lagun.


Euli gaisoa! Hotza izateaz gain, adin piskat ere badu. Ondo etorriko zait, daukadan galdera erantzuteko.

--Aizu, handia izan gabe, ikusi al daiteke hodeiertza ?
--Noski.
--Ikusteko begiratu egin behar da eta hodeiertzari begiratzen diona ezin du txikia izan.

Eulia neri begira dago, badirudi ezagutzen garela. Garbi esanda, ez naiz gogoratzen non ezagutu ginen.
Nik ez dut ezer esaten eta berak zer edo zer esateko gogoa dauka.


-- Orain dela hogei urte ezagutu ginen. Orduan bizkarreko min handia zenuen, bakardadea ere handia, egoera oso zaila zen zuretzat.
-- Bai, orain gogoratzen naiz.
-- Gogoratzen al zara nere amak ze galdetu zizun?
-- Bai, oso ondo, bai galderarekin eta bai erantzunarekin.

-- Kaiku, merezi al du bizitzea ?
-- Bai, bakar bakarrik haur bati, euskeraz hitzegiten entzuteagatik.

-- Erantzun hori benetakoa zen ?
-- Benetakoa zen eta benetakoa da. Nik sentitzen dudana bakarrik idazten dut.

Gogora etorri zaizkit, gure alaba Maiderrek, Euskeraz esan zituen lehenengo hitzak. Orduan ezagutu nuen EDERTASUNA !!

-------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengoa : Lapurdi