Gaur pozik nago! Bolada txarra pasa ondoren, gaur Urtarrilaren 9an, idatziko dut zerbait, seguraski jadanik idatzita daukadana. Berdin da.
POZA DA ZORIONAREN ODOLA
Ni onetik ez naiz aspertzen. Angula eta Txuleta, ia egunero jango nituzke.
Oso posible da, esaldi hori ona ez izatea. Txarra baldin bada, ez zait gehiegi axola. Txurreroak gara, hirugarren mailan gaude, eta, saiatzen gara pila bat, gauzak ondo egiten.
Nere euforia hau lasaitzeko piskat, bertso batzuk idatziko ditut. Badakizu lagun, aspaldi eginak direla. Orain, hogei urte beranduago, makina honetan sartuko ditut.
Nere Aitonak katxarro hau ezagutu izan balu, baserritik kilometro batzutara sua piztu eta bertan erreko zuen. Ondo kixkali arte, ez zen etxera itzuliko.
Nik ere, batzutan sua emango nioke gustora, baina…,hau behar.
LAPURDI
Iparraldea su kolorea
ilunabarra gorriz margotzen
zara gauaren kabi maitea
ametsari hegalak ematen.
Udazkenaren hegohaizeak
zure goxotasuna darama
ilargiaren argi beteak
nahiko luke izan zure xarma.
Zure hondartzen azal horia
itsasoaren amets sorgina
maitasunaren urrats garbia
natura amaren musu gordina.
Zure ohianen isiltasuna
bake jatorraren abestia
da Zorionaren ohiartzuna
naturaren laztan berezia.
Mendian dauden larros gorriak
zure gorputza dotore jazten
eman dizkizu Udaberriak
jarraitzeko lorea izaten.
Maite dut zure egunsentia
zure egiaren argi fina
maitea zu zara olerkia
suaren ezpanekin egina.
Maite dut zure belar berdea
itxaropena adierazten
zure lurraren irribarrea
askatasunari bai esaten.
Mundu hontan gauza ederrena
da Udazkenean duzun xarma
zure gau epelaren laztana
da nere amets guztien ama.

-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Egiaren izarra
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada