Egiaren izarra


Lapurdin egondu naiz, hogeita hamairu urte eta hogeita hamairu astebete errefuxiaturik. Igartzen da piskat eh ?
Dena den, egia da Lapurdi oso polita dela. Donibane Lohitzun, neretzat noski, da Euskal Herriko herri politena edo……..
Biriatu ere oso polita da, Askain baita ere eta Endaia ?
Endaia nere bigarren herria da, baina…
Altzan maitea naiz, jendeak maite egiten nau. Endaian, orain dela urte ta erdi lana galdu egin nuela eta egia esan, eskatu ditudan mesede denak, mesede txikiak, huskeriak, denak ukatu egin dizkidate.
Alkateak edo Udaletxeak posible zuen, urtean pare bat hilabete lana eman. Lanerako oso mugatua nago, baina kalegarbitzaile modura, ziur nago ondo erantzungo nuela.
Mundu honetan, jotzen diguten musika dantzatu behar dugu.
Gaur Martxoaren 18an, ustegabean sartu behar dut Sindikatuan. Endaiako Udaletxean pertsona batek lagundu egin dit. Monique Zubeldia bigarren aldiz interesatu da nere egoeretaz.
Azkeneko bi urte hauetan, bera da lagundu didan pertsona bakarra. Neretzat oso hunkigarriak izan dira bizi izan ditudan bi momentu hoiek.
Egia zalea naiz eta hara hor gaurko egia. Eskerrik asko Monique¡¡¡
Idazten duenak ez du eskubiderik ezkorra izateko, horretarako askoz hobea da, idazteko makinari ostiko bat eman eta zimaur pilara bota.

JO TA KE ILUNPEA ARGITU ARTE !!

Bizian ia dena aurki daiteke
norbera galtzen ez baldin bada.

Eta gu ez gara galduko lagun. Badakigu, ikasi dugu, zeruan non dagoen egiaren izarra.
Izar hori jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, oso pozik.
Horregatik hartuko dugu poesiaren bidea.

Bizia ez da egia
ez da gezurra
da zu zarena.

Egia eta gezurraren artean
arrazoia dago,
arrazoi garrantzitsuena bizitzeko.

Utopia, Udaberriaren sabelean dago
lore zoragarri bat da ,
Zorionaren egunsentian sortuko dena.
Bere aitonak
Sua eta Lurra dira,
bere amonak
Bakea eta Askatasuna,
gurasoak
Egia eta Maitasuna.
Ez dago
eta ez da egongo
sendagilerik,
abortu hori
egingo duena.
-------------------------------------------------------------------------------------------------