Zaila da, oso zaila, olerkiaren bitartez, Zorionaren Egunsentia lortzea.
Bertsoak, Olerkiak, hitz batean esanda : Literaturaren bitartez lortuko duguna da, gizonak eta emakumeak, poliki poliki pertsonak izatea.
Literatura, artearen bitartez, lortu behar dugu, poliki poliki gizonak eta emakumeak, konturatzea ez garela abereak, aldatzen badugu gure jarrera, bizitzeko aukeratzen baldin badugu ideologi iraultzailea, zati garrantzitsuena izango garela gizartean.
Egun batean, Euskaldunen aberri zaharra, Euskal Herria aske izango da eta hori lorpen zoragarria izango da, baina ez da nahikoa izango.
Euskaldun batek irabazten baldin badu, beste batek baino hiru aldiz gehiago, hori zerrikeri ikaragarria da; hori gizarte aurreratu batean onartezina da. Gizarte horrek minbizia du.
Gizartean denak gara langileak, batzuk dugu lan bat eta besteak, beste bat.
Langileak lan egin behar du, nagusiak ondo ordaindu. Hortik hasten da Sozialismoa eraikitzen.
Eta zer egiten dugu alferrekin?
Alferra lapurra da. Alferra gizaki askea da, eskubide osoa du alferra izateko. Gizarteak ez du zergatik, beretaz arduratu behar. Aski du uharte batean belarra jaten uztea.
Eta zer egiten dugu Nagusi lapurrekin ?
Espetxean sartu.
EGIA DA IRAULTZAREN ARGIA
Nola jeiki naizen gaur goizean.
Beno lagun, lasaituko egingo gara piskat -( goizean goiz ordagoak botatzen…)-
Hartuko dugu kafetxo bat lasai eta joango gara gure terrenora, Filosofira edo gure ustez
Filosofia dena. Hartu atxurra !
ARTZAIAK ASKO DAKI
ARTALDEAK DENA.

SEHASKATIK NEGURA
Hazia
Asmoa
Udaberriko lurrina
Ametsaren gorputza
Biziaren arnasa
Odolaren pausoa
Maitasunaren geroa.
Landarea
Berdea
Bideko alaitasuna
Zaurituaren karraxia
Etorkizunaren zutabea
Itxaropenaren kidea
Herriaren kolorea
Biziari omenaldia.
Zuhaitza
Itzala
Udazkenaren ahotsa
Orbelaren ispilua
Errealitatearen urratsa
Ametsen hautsa
Azalaren keinu baldarra.
Egurra
Samurra
Negu zorrotza
Beldurraren errotan sartua
Heriotzaren izerdia
Infernuaren hezurra
Barrez joan, zaharra.
Bizia pasa da
Bizia sua da
Bi alde ditu
Batek erre egiten du
Besteak berotu
Eta zu, ze egur klase zara zu?
Nolako egurra, halako sua!
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Andoni
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada