Maitasunaren arloan jarraituz, nere aurrean daukat bertso sorta bat, nere alaba bat jaio zen ordukoa. Bientzako balio du.
Gure haur bat jaiotzen denean
poza iristen da gailurrera
argi bat pizten da bihotzean
Zoriona bait dator etxera.
poza iristen da gailurrera
argi bat pizten da bihotzean
Zoriona bait dator etxera.
Jaio zara gure haur maitea
zoratzen gaude aita eta ama
zuk loratuko duzu etxea
eta goxatu gure arima.
Gure etxean sartu da argia
bihotzean Zorion zabala
maitasunetik dator bizia
haurra maitasun goxoena da.
Seaskan zaude gure izarra
aita eta amaren poz guztia
izango zara bihotzeko haurra
gure Zorionaren mamia.
Ez dago ezer iristen denik
maitasunaren gailurreraino
ez dago lore ederregorik
haurren irribarrea baino.
Maite zaitugu izar kuttuna
gure maitasunaren fruitua
zer da ba orduan maitasuna
ez ba da gau erdiko musua.
Etxeko izarra lotan dago
bere seaskatxoan etzanda
zertarako idatzi gehiago
olerki onena egina da.
Uztapidek ez luzatzeko esaten zuen eta ederki mozten hasi nintzen. Beste egunen batean explikatuko dizut, zergatik hasi nintzen bertso motzak egiten.
Orain nahi dut piska bat aipatu, zein polita eta zein ederra den aita edo ama izatea. Ez dago hitzik hori zer den deskribatzeko.
Atzo izan balitz bezela gogoratzen naiz Maider jaio behar zuenean. Badirudi goiz xamar joan ginela eta, gau osoan egon ginen itxaroten. Ze luzea !
Hurrengo goizean etorri nintzen Endaiara eta berriro itzuli nintzenean, korridorean ikusi nuen haur bat jaio berria. Bere ondoan zegoen beste bat, niri keinuak egiten hasi zen. Berehala pentsatu nuen gure alaba izango zela.
Hurbildu nintzen eta bera zen, gure Maider. Hura poza !
Ez dago hitzik, ezta poetarik, momentuko poz hori, Zorion handi hori deskribatzeko gai denik. Bizian badaude gauza batzuk, bizi egin behar direnak eta hau, horietako bat da.
Aitziber jaio zenean berdintxu izan zen, poz pila bat eta egun oso Zoriontsuak bizi izan genituen.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Koldo
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada