Aita


Orain aita gogoratuko dut.
Hauxe da nere aitari egin nion bertsoa


Urte batzuk pasa dira
egin zenuela alde
ihes betirako eta
Bordaxar ondoan gorde.
Zu izan zinen guretzat
guraso eta zutabe
zail da Ilargiarentzat
bizi eguzkirik gabe.
Geroztikan Zorionak
zutaz egiten dit galde
zu bezelakoa baita
egi jatorraren zale
ondo daki zu zarela
gure maitasunen jabe
ez zarelako inoiz hil
gure bihotzean zaude.


Bertso hau nere aitari dedikatu nion, zoritxarrez ez bertsoa, ez eta beste gauza asko, ez ditu irakurri.
Juan Kruz Zapirain Ezeiza zen nere aita, Bordazar baserriko semea, zazpigarren semea. Bere ama hil zenean, aitonak Errenteriako baserri batera eraman zuen eta han egon zen ,urte batzuk egin arte.
Aitona alargundu egin zen bederatzi semeekin eta gizarajoak ahal zuena egin zuen. Gaur pozik nago eta asuntu tristeak alde batera utziko ditugu.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Gure haur bat jaiotzen denean