Zoriona


Orain bapatean, olerki txiki bat etorri zait gogora, ez dakit zergatik, edo agian, gaiak ekarri duelako. Ez dakit. Gaia Zoriona da.

Zoriona lortzeko
ez ibili inoren bila,
lehendabizi
zu zeu aurki zaitez


Esaldi honetan esaten dudana ez da gezurra, baina ez dakit egia ote den.Zuri zer iruditzen zaizu?
Pertsona bizitzeko, bera osorik sentitzeko, Zoriona lortzeko, hori dena egiteko, bere izaera aurkitu behar du; konturatu behar du bere gorputzaren barruan bizi dena, bera dela.
Eta ez bada, borrokatu behar du hori lortu arte.
Agian horretarako ere, norbaiten laguntza behar du. Batzuk behintzat.
Hori nahi nuen esan eta nola ez garen ezagutzen, ba, ezin dugu eztabaidatu. Beno nik ez dut eztabaidatzen ezer. Isil-isilik idazten dut, inoiri ezer esan gabe.
Hasieran egiten nituen komentario batzuk, baina berehala ohartu nintzen ez zuela merezi. Gainera, batzuen aurrean, harro bat bezela gelditzen zara eta hori bai ezetz, ni ez naiz eta ez naiz izango inoiz fantasma bat.
Pentsatuko duzu lagun, ni sufritzen bizi naizela, bai zera ! Ni pozik bizi naiz eta gaur adibidez, oso kontentu nago; aspaldi ez nengoen horrela.
Mikel Zapirainek atzo esan zidan, blog honetan ere, parte hartuko zuela. Bikain !
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Aita