Itzalean ikasi dut


Itzalean ikasi dut
nere lagunen izena
ezagunena ahaztu zait
ia eman gabe pena.

Itzalean ikasi dut
heriotza gorrotatzen
lehio batetik zintzilik
bizia asko maitatzen.

Itzalaren erreinuan
nabil egia bilatzen
ezin delako aurkitu
hasi naiz neu ere galtzen.

Ikasi dut ezkutuan
galdetu gabe erantzuten
baina ikusten dudana
besterik ez dut sinisten.

Itzalean gauza asko ikasten dira, gertatzen dena gero, kalera ateratzerakoan, hobe direla ahaztutzea. Ezin gara ezkorrak izan. Bizia, neurri batean behintzat, gozatzeko da.

Nahiz eta eguzkia egunero atera
argia, norberak eskuratu behar du.

Pertsonek egunero indar hori behar dugu bizitzeko; indarra, behar dugun argia eskuratzeko.
-------------------------------------------------------------------------------------------------