Odolak duen sentimendua


Maitasuna aipatu dut eta badu bere zergatia. Gorde nintzenean, hasieran, beti nere egoera neukan barruan, harrapatu ez harrapatu, bihar non egongo nintzen , etorriko ziren hala ez...
Gero ordea ,adibidez pare bat urte, ba, ohitu egin nintzen, nahiz eta postura horretan zaila izan arnasa hartzea, azkenean jarri egin behar, ez dago beste erremediorik eta poliki poliki bizimodu normala hasi nintzen egiten etxe barruan.
Bizimodu normal horretan nere familia sartzen zen, etxean utzi nituen hiru loreak.
Ze gogorra egiten zitzaidan egoera hura !!

Odolak duen sentimendua
ez da inoiz arnas zaharra
ur epeletan ez da itzaltzen
suak maite duen garra.


Nerea behintzat ez zen itzali eta nere ustez egoera hura jasateko indarra , etxean utzi nituen bi neska txiki haiek ematen zidaten.
Baita Pilirekin ere gogoratzen nintzen pila bat. Egun batean pentsatu nuen, "Egin" egunkarira bidaliko niola olerki bat. Guk ulertzeko hitza “ Patatero” zen, patatazale amorratua naizelako. Dena prest zegoen, poesia egitea bakarrik falta zen. Baina ez nuen egin beharrik izan, eginda zegoelako. Nere barruan bizi zen:

Pili,
bizian egin dudan gauzarik onena
zu begiratzea izan da,
politena
zu ikustea,
ederrena
zu ezagutzea,
zoragarriena
zu maitatzea.
Maite zaitut.

Neri asko gustatzen zait eta garrantzitzuena da, Piliri ere asko gustatzen zaiola, beraz, ona da eta nahiko !!
-------------------------------------------------------------------------------------------------