Badaezpada


LAUGARREN ATALA.











"Gauza asko ditugu baina ez gara ezerreren jabe".




Ze baikor natorren! Kaixo lagun, zer moduz zaude?. Hementxe naiz berriro Martillungo Sindikatuan. Pare bat hilabete Txurreroen Enparantzan pasa ditut idazten. Norbaitek kontatu behar ditu, Enparantza horretan gertatzen diren gauzak eta neri tokatu zait. Pozik nago lan horrekin. Beno, baina orain gaude, gauden lekuan eta da: Bertsoa eta Olerkien Kabian. Goiko esaldi horri begira nago…Altzako segalari handi baten esana da. Pentsatzen jarri naiz eta badakit, zer gertatuko zitzaion. Nekatuta, piska bat etzan egingo zen eta esnatu orduko, konturatuko zen, sega falta zuela. Neri ere berdina gertatu zitzaidan, lehengo egunean Topoan. Aterkia banuen, eta nola ez daukadan bururik, ahaztuta utzi nuen bertan. Ziur nago udaran Mikel Zapirainek erabiliko duela, zeren oso txarra da eguzkiak fuerte jotzea buruan ; ideiak bigundu egiten baiditu. Nik orain beste aterki bat daukat. Ez da polita, ez da ederra, zaharra da, baina bere xarma badu. Orain Topoan joaten naizenean, hanka tartean daramat. Badaezpada!
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Euli itsua

1 comentari:

errai ha dit...

Bidali diat komentario bat ta txarto ipini det nire blogaren helbidea.Benetakoa da:
http//:sarobekoerraiarranosoberano-errai.blogspt.es