Bizia badabil

Atzo esan nuen gaur jarraituko nuela eta hemen nago.

HITZA DA
JATORTASUNAREN GILTZA


BIZIA BADABIL

Bizia dabil lasterka
ezin kendu kezka,
eta pertsona hor dago
bere buruari galdezka.
Dena ulertu nahi du,
baina ezin du igaro
zalantzaren erreka,
ezin du lortu oreka,
heriotza dago trabezka
eta hor jarraitzen du pertsonak
pentsatzen eta pentsatzen
galderaz gaineska.
………………….
………………….
Baina erantzunik
ez da.

Euskeraren egoera ¡ Pentsatu beharko nuen, idatzi dudana ona edo txarra den. Ba ez, ez nago hori pentsatzen. Badakizu zer pentsatzen ari naizen lagun?
Zenbat falta ortografikoak sartu ditudan poema horretan. Bi ?, agian hiru ?
Nere Aitonak ez zekien idazten, Aitzondoko alabak idazten zituen bere bertsoak.
Nik idazten badakit, falta askorekin. Hala ere bagoaz, Euskal Kulturaren gurdia badoa, mantso, mantso.

Gaur ostirala da eta igartzen da. Atzo, osteguna, Euliak isilik egon ziren, mutututa, badakizu astean behin, hausnarketa eguna egiten dutela eta gaur…

Berriketarako gogoa baldin badute, ni ez naiz isilduko.

-- Aizu, ahal dizut galdera bat egin ?
-- Egon piskat Kaiku…

Eulia gorritu egin da. Ez dut sekula ikusi euli bat gorrituta.

-- Lotsatuta zaude laztana ?
-- Piskat…
-- Ez lotsatu, hitzegin lasai.
-- Galdera bat daukat zuri egiteko.
-- Galdetu nahi duzuna.
-- Zergatik ez duzu sekula izan gogorik, nerekin harreman sexualak edukitzeko?
-- Ba, oso txikia zarelako.
-- Ez hartu sekula neurririk begiekin. Ez dakizu ondo, txikiak gainean jartzen garenean, zenbat handitzen garen.

Garai onean esaten dit euliak berarekin kirola egiteko…, edo agian maitasuna nahi du. Sexoa kirola da. Beti ?
Maitasunean ez du sexorik egon behar ? Sexoan ez dago batere Maitasunik ?
Zenbat galdera?
Gai hau, beste egunen batean aztertuko dugu lagun. Gaur larunbata da eta zer dago larunbatetan? Zaldi karrerak
Lasai, lasai, karrerak estudiatu behar ditut.
-------------------------------------------------------------------------------------------------