Orain Poesia eta Bertsoak utzi egingo ditut alde batera. Nere txikitako lagun handi bat hilda Oiartzunen. Gu haurrak ginenean, Altza munduko herri politena zen, ze zoriontsuak ginen, denak ezagutzen ginen eta ez hori bakarrik, denak lagunak ginen.
Joxe Miel Etxeberria Lau Haizetan bizi zen, oso futbol zalea, ezkerra zen eta klase handia zeukan. Askotan etorri zen ni bisitatzera eta konturatu nintzen, futbolean bezelaxe, bizian ere klase asko zeukala.
Gaztetan ez genuen izan denborarik sakon hitzegiteko, baina gero, orain dela urte batzuk, hitzegin genuen pare bat aldiz, Euskal Herriari buruz, Euskerari buruz baita ere, gure etorkizunari buruz herri bezela eta berehala konturatu nintzen, Euskal Herria asko maite zuela.
Isila, diskretoa, benetakoa, maitagarria zen.
Pena handia hartzen dut.
Txantxangorria jaiotzez
izatez uso gorria
zelai beltzetan kantari
maitatzen Udaberria.
Neguak biluztu nahi du
dator Eguzki Berria
zein zaila den Apirilan
hartzen malkoei neurria.
Maitasuna ez da neurtzen
herriak ba du gerria
Arrano Berriak dio
egia dela harria
eraikitzeko Oiartzunen
uso gorrien kabia
Agur ta ohore Txirrita
ta gora Euskal Herria.
MAITE ZAITUGU JOXE MIEL !!
JO TA KE ZORIONA LORTU ARTE !!
-------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengoa : Ardoa, errima gabeko poesia da
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada