Orain politikoak utziko ditugu bazterrean eta beste gai batean murgilduko gara. Orain dela hogei urte, beti esaten dut hogei urte, Telebistan Retegik jokatzen zuen Arretxeren aurka. Atzo izan balitz bezela gogoratzen naiz. Partidu aspergarria izan zen, Retegik errez irabazi zion, telebista itzali nuen, hauxe idazteko.
Bizia heriotzarena da,
maitasuna merezi duenarena,
egia naturarena
eta arrazoia denona.
Hori jakinda,
pertsonak,
eraiki behar du
ZORIONA.
Zenbat gustatzen zaidan olerki txiki hori.
Berriro joango gara beste eremura, beno da idazteko modua. Gu beti ibiliko gara bertsoa, olerkia, proberbioak, ipuinak, hori da nere mundua eta agian, zurea ere bai lagun.
Bizian lagun
ez zaitez izan epela,
anulatuko zara bestela.
Demostratu zaitez
zu ere pertsona zarela,
eta konturatuko zara,
herrian partehartuz,
langileak maitatuz,
askoz hobea dela,
bizia herrian dagoela,
horrela zoriona datorrela,
egia besarkatuz
uso gorriak bezela.
Uso gorriak bezela….. zaila da gizarte honetan usoa izatea, gizonak dena usteldu du, zabortegi handi batean bizi gara, diruak bakarrik balio du.
Garai bateko txantxangorriak, gaur putreak dira.
Gaur larunbata da, Azkoitiko lagunekin bazkaldu behar dugu Bergaran, ez da plan txarra, ez da batere txarra, egia esanda kristoren plana da, txikiteo ederra egin, primeran bazkaldu, gero lasai lasai purua erre, Patxaran pare bat hartu, giro oso ona, nola jeiki naiz hain triste.?
Ba ez nago batere triste eta anekdota bat kontatu behar dizut lagun.
Atzo egon nintzen pertsona batekin hizketan, ezagutzen dut obran lanean ari nintzenetik, mesede bat eskatu behar nion, berak esan zidan nere etxera etorriko zela eta horrela utzi genuen elkarhizketa.
Mesedea zen tubo bat ikustea, bera iturgina da eta ba daki, zer egin behar den.
Baino nik neukan kezka zen, ea etorriko zen hala ez, hitza beteko zuen hala ez.?
ETORRI ZEN !!!
Hitza bete zuen. Oraindik gelditzen dira Usoak Putreen erreinuan.
Noski baietz.
Orain zertxobait polita idatziko dut. Aste bukaera dotore jantzi behar dugu.
Itxaropenak, bihotzeko malkoak
ariman ihintz bihurtzen ditu.
Orain ez dakit zer idatzi, aurrean dauzkat gauza pila, laister mugitu egin behar dut, agian sartuko dut olerki txiki bat….
-- Kaixo Kaiku!
-- Patrixi, zer zabiltza, aspaldikoa!
-- Zer nabilen, ba zu ikustea etorri naiz, zu ez zarenez etortzen….ba dirudi ez duzula Euliekin ezer jakin nahi, nola orain paperak dituzun…
-- Ze gaiztoa zaren, ba dakizu orain hara eta hona nabilela, hilero hilero oinetako berriak behar ditut. Ah, orain ohartu naiz, eskubiko zapata askatua duzu, kontuz!
-- Hegal bakar batekin, ezin dut eskubiko zapata lotu.
-- Lagunduko dizut nik lotzen, bestela erortzeko arriskuan zaude.
-- Erortzea beharrezkoa da, bestela ez duzu inoiz jakiten, zergatik dakizun ibiltzen.
Euli honek denetarako ba du erantzuna.
-- Gogoratzen zara Patrixi, Txatan etxean ze bertso idatzi genituen?
-- Bai, orain buruz ez naiz gogoratzen, baina gogoratzen naiz bai. Baita ere oso gogoan dut, Rita ze emakume puska den. Isil isilik, sekula kexatu gabe, betik zutik bizi da.
-- Emea eta pertsona osoa zarenez, dedikatu zaitugu bertso hauek. Ea sufritzeari uzten diozun laister eta Gotzon etxera etortzen den.
EMAKUMEA
Herrian zauden pertsona
borrokan zauden lorea
arimaren musu berdea
miresten zaitut maitea.
Itxaropena zu zara
gora pertsona emea.
Historian zehar borrokan
aldatzeko gizartea
arrazoien kolorea
egiaren ondarea.
Zuk suntsituko duzu
gizonaren boterea.
Betidanik izan zara
Iraultza bukatu gabea
ase ezin den gosea
helmuga jatorren bidea.
Bakarrik lortuko duzu
ametsaren gizartea.
Pertsona maitagarria
Herri xumeen kidea
adiskide paregabea
xarma goxoez betea.
Zu zara emakumea
edertasunaren jabea.
Zu zaitugu emakumea
etorkisunaren labea
ametsaren zutabea
egunsenti dotorea.
Zure arima dakar
maitasunaren bakea.
Bertso hauek ez daude ondo neurtuak eta horrez gain, daude gaizki idatziak. Gaia oso serioa da eta korrejitu egingo ditut. Piskat ikasi dut idazten, batez ere eremu motzean.
Piskat korrejitu ditut eta ziur nago, ahal direla hobeto egin. Askotan gertatzen zait berdina.
------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Maite zaitugu Joxe Miel

Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada