Beno, bigarren atala badoa aurrera.
Atal honetan aipatu ditut emaztea, alabak, aita eta bukatzeko, sartuko dut bertso bat, bertan azaltzen direla aitona Joxe eta osaba Xalbador.
Gure aitonak jorratu zuen
sentimenduen baratza
osabak berriz ebaki zion
maitasunari izatza.
Nik bizitzeko alokatu dut
Txurreroen Enparantza
pozik bizi naiz nekatu gabe
kentzen gezurrari gatza.
Aitona Joxe bere garaiko bertsolaria izan zen. Zoritxarrez oso bizimodu gogorra tokatu zitzaion, eta horregatik esaten dut bertso honetan, sentimenduen baratza jorratu zuela.
Osaba Xalbador frailea izan zen. Bere bizia Jaungoikoari eta Literaturari dedikatu zien. Gu denok bezelaxe, abertzale sutsua eta Euskera bene benetan maitatu zuen.
Ni naizen bezelakoa naiz. Beste garai bat tokatu zait bizitzea eta hemen nabil, erdi poeta, erdi idazle, ahal dudana egiten.
Neri pentsatzea pila gustatzen zait; gero idazterakoan, arazoak ditut eta idaztea, ba, ez zait

hainbeste gustatzen.
Hala ere beti idatziko dut Euskeraz.
Eta idatziko ditut horrelako gauzak..
Hilea orrazten duenak
burua apaintzen du
ideiak orrazten dituenak
burua galdu.
Horrela bizi naiz ni. Orraztu gabe, ez hilea, ez eta ideiak. Bizi naiz beti bezela, nere betiko sentimenduekin.
Sentimenduak ez dira orraztu behar; benetazkoak badira , sakonak dira, bizi osoan gure barruan eramango ditugunak.
Ideiei ez zaie bakean bizitzen utzi behar, eztabaidatzeko jaio dira eta gaur beltza ikusten duguna, bihar agian txuria ikusiko dugu, berdin da.
Segi pentsatzen !!
BIGARREN ATALAREN AMAIERA
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Bertsoak neurtzen

Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada