Artzaien garaia joan da
Gustatu zaizkizu ?
Ba dakit zergatik. Zuk ere etxean Liburutegi handi bat duzulako.
Orain bapatean gogoratu dut, nik idatzi nuen zerbait. Ez dakit zer den, zuk erabaki zer den.
Gehiegi irakurtzen dutenek
asko ikasten dute
gutxi dakitelako
baina ez dute ezer irakasten.
Intelektualak omen dira.
Hau fuerte xamarra dirudi eta ez da hala. Ni ez nago intelektualen aurka, ezta asko irakurtzen dutenen aurka. Bakoitzak egin behar du bizian :
NAHI DUENA.
Artzaien garaia joan da, pasa da, ez gara ardiak izateko jaio. Jaio gara pertsonak izateko.
Jo ta ke ZORIONA lortu arte !!
Norbaiti gustatzen bazaio, gauero lau ordu irakurtzen pasatzea edo idazten, edo usoak perratzen edo auskalo zertan, ba, egin dezala eta kitto !
Hori bai, irakurtzea edo idaztea edo usoak perratzea, egin behar da naturalki. Inor ez da besteak baino gehiago, irakurtzen duelako edo idazten duelako edo usoak perratzen dituelako.
Hemen denak jaio gara Klinikan. Batetik bestera oso alde gutxi dago, beraz goazen ondo konpontzera.
Gai honekin bukatzeko, esango dut, neretzat kategoria ez dagoela buruan, neretzat pertsonen kategoria bihotzean dago.
Ez dakit lagun, zu ados egongo zaren nerekin, agian ez, berdin da, bakoitzak eduki behar du bere iritzia. Neretzat kategoria, benetazko kategoria, sentimentuetan dago.
Buru izatea, oso ona da, gertatzen dena da, burua askotan erabiltzen dugula gure mesederako bakarrik eta hori...
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : Kaixo, Ama naiz
Subscriure's a:
Comentaris del missatge (Atom)
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada