Azkoitin, euskaraz !!


BIGARREN ATALA.


Hau esan gabe ezin dut hasi bigarren atala. Atzo Azkoitin egon ginen Pili eta ni. A ze eguna pasa genuen !! Primerazkoa !!
Jende pila zegoen, haurrak, oso gazteak, gazte xamarrak, eta laroegei urteko gaztedia. Denak hantxe, bata bestearen ondoan, jan ederki egin genuen, baita edan ere eta dantza bakoitzak ahal zuen bezela. Jaia paregabea benetan !
Gauza bat esan behar dizut lagun: egun hau apuntatu ezazu buruan Abustuaren l8. Animatzen dizut datorren urtean joateko, oso ondo pasako duzu.
Eta ez hori bakarrik, erabat harrituta geldituko zara, nola hitzegiten den euskeraz Azkoitin. Chapeau!!
Ni aho zabalik gelditzen naiz batzuekin; ez dute Euskal Herria gehiegi maite eta hala ere euskeraz bizi dira.
Beste herri askotan erabat ezberdin gertatzen da; abertzaleak, abertzale sutsuak direnak, erderaz bizi dira. Hori bai dela tristea !
Euskaldun batek, beste euskaldun bati erderaz hitzegiten dion bakoitzean, euskerari tiro bat sartzen dio bihotzean. Baita abertzale handienak ere.
Gu euskaldunak gara eta ipurdia dugu italianoak bezela, gibela alemanak bezela eta horrela ahalko nuke jarraitu , ez dakit zenbat adibide jartzen.
Euskerak egiten gaitu euskaldunak.
Ez dut gehiegi segi nahi, nahiko ziur nago, zu ados zaudela nik esan dudanarekin, beraz Kultura utzi eta Kulturara itzuliko gara.
Kultura Maitasuna da edo Maitasuna da Kultura ? Nere ustez bigarrengoa da, dena den, gu hirugarren mailan gaude eta ahal dugu tarteka hanka sartu.
-------------------------------------------------------------------------------------------------