Gaur ostirala da eta oso ordu gutxi falta dira aste bukaera hasteko. Baditugu pare bat ordu pentsatzeko eta gero, jai!
Harrotasunak aginduta
itxura erosten dugu,
pentsatzen dugulako
handitu egingo garela.
Ergelak ez du ezer ikusten,
eta ez du betaurrekorik jantzi nahi,
hala ere pentsatzen du
zerbaiten jabe dela.
Lurra ez da gurea,
haizea eta itsasoa ere ez,
bizia ez den bezelaxe.
Eguzkiak agintzen du
eta berak emandako argiarekin,
lortzen dugu gure jabego bakarra
itzala.
Itzala ez da mamia
da azala,
desagertzen dena
gu geu bezala.
Gauza asko ditugu
baina ez gara ezerren jabe.
Baikortasun linea honetan, jarraituko dugu lagun beste piskat.
Lehendabizi sua sortu zen,
bere arnasetik Eguzkia,
Eguzkiaren ezpainetik argia,
argiaren malkotik natura,
naturaren sabeletik maitasuna
eta maitasunaren fruitutik
Zoriona!
Baina gizonak
munduko abere nazkagarriena,
Zoriona ez du bilatzen,
maitasuna gorrotatu egiten du,
natura ondatu,
argia ez du ikusten
eta sua itzaltzen ari da.
Beti pentsatu dut
gizona
minbiziaren minbizia dela.
Harrotasunak aginduta
itxura erosten dugu,
pentsatzen dugulako
handitu egingo garela.
Ergelak ez du ezer ikusten,
eta ez du betaurrekorik jantzi nahi,
hala ere pentsatzen du
zerbaiten jabe dela.
Lurra ez da gurea,
haizea eta itsasoa ere ez,
bizia ez den bezelaxe.
Eguzkiak agintzen du
eta berak emandako argiarekin,
lortzen dugu gure jabego bakarra
itzala.
Itzala ez da mamia
da azala,
desagertzen dena
gu geu bezala.
Gauza asko ditugu
baina ez gara ezerren jabe.
Baikortasun linea honetan, jarraituko dugu lagun beste piskat.
Lehendabizi sua sortu zen,
bere arnasetik Eguzkia,
Eguzkiaren ezpainetik argia,
argiaren malkotik natura,
naturaren sabeletik maitasuna
eta maitasunaren fruitutik
Zoriona!
Baina gizonak
munduko abere nazkagarriena,
Zoriona ez du bilatzen,
maitasuna gorrotatu egiten du,
natura ondatu,
argia ez du ikusten
eta sua itzaltzen ari da.
Beti pentsatu dut
gizona
minbiziaren minbizia dela.
-------------------------------------------------------------------------------------------------hurrengoa : Arantxa, balea txuria
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada