ZAZPIGARREN ATALA
Aupa lagun, etorri naiz berriro Martillungo Sindikatura. Urte bete pasa dut Txurreroen Enparantzan. Zenbat momentu magikoak bizi izan ditudan Enparantza maitagarri horretan.
Baino oso pozik etorri naiz hona, nik bide motzean askoz hobeto idazten dut, bide luzean baino.
Eta zu zer moduz zaude lagun? Ondo, edo ez hain ondo?
Triste xamar ikusten zaitut eta egoera honek ezin du luzatu, ezta pentsatu ere!
Badaude pertsonak hizketan dakitenak
eta onak dira,
badaude pertsonak entzuten dakitenak
eta hobeak dira.
Zergatik idatzi dudan hori eta zergatik orain? Ba ez dakit. Gustatzen zait idaztea gorputzak eskatzen duen bezela.
Nere iritziz idazten denean, denbora gustora pasatzeko da, disfrutatzeko, batez ere hirugarren mailan idazten dugunok, guk ez dugu argitaratzeko inongo itxaropenik, baina horrek ezindu izan osotopo bat idazten jarraitzeko.
Eta ez dut esan nahi hori bakarrik idatz lanetan, edozein lanetan balio du. Gu bizitzeko jaio gara eta saiatu behar dugu, ahal den ondoen bizitzen.
Noski, pertsona izateko behar diren pautak jarraituz.
Eta orain, nere aurrean ditudan bertso batzuk, makinan sartuko ditut, hauek ere, bere anai-arrebak bezela, urte asko daude ilunpean eta kalera atera nahi dute, bizi nahi dute eguzkia ikusten.
Nere ordenagailuan ez dakit eguzki asko ikusiko duten.
Eta zuri lagun, berriro esan behar dizut, nahi baldin ba duzu kitikak egin edo zure aportazioa eman, bertsoak eta poesiak hobeak izateko, ba aurrera!
Adostasun baten barruan noski, etortzen ba zara dena hankaz gora jartzea, ba ez.
Euskal Herrian azkeneko urteetan, lau edo bost, asko ari gara mintzatzen Bakeari buruz, horregatik iruditzen zait dela momentua etxeko lehio denak irekitzeko.
BAKEA
Gure Herrira etorri gabe
zergatik zaude gordea
non zaude uso maitea
gure zorioneko bakea.
Arima erdian zauden
maitasun lorea.
Harma gabeko indarra
naturaren borondatea
egiaren boterea
maitasunaren legea.
Zure bihotzean egin du
askatasunak bidea.
Zara ametsaren helburua
arrazoi sakonez betea
pertsonen adiskidea
gorroto denen barea.
Udaran freskura zara
neguan hegohaizea.
Emakumearen xarma duzu
bihotz handiko andrea
justiziaren maitalea
dena bezela emea.
Zure magalean dago
Zorionaren zutabea.
Egia esango dizut
Urte guziko lorea
mendiko klabelin berdea
aspaldiko amon gaztea.
Laister loratuko duzu
Euskaldunen irribarrea.
Gaur larunbata da eta Radio Euskadi entzun dut. Ia larunbatero entzuten dut, hor egoten den eztabaida. Normala den bezela, batzuetan gustora entzuten dut eta beste batzuetan ez, baina hori ez da garrantzitsua, garrantzitsua da gure gizartean, ba daudela gizon eta emakume batzuk, oso jarrera nazkagarria dutenak, eta azalduko dut zergatik.
Batetik ez zait batere ondo iruditzen, politikoak langileak baino askoz gehiago irabaztea, politiko batek irabazten du igeltsero batek baino bost aldiz gehiago : ZERRIA BENETAN!!!
Eta hori gutxi balitz, duten aktibitate handiena, ez da politika egitea, nola gutxi irabazten duten, dedikatzen dira lapurretara. NAZKAGARRIA BENETAN!!!
Bere gorbata berria jantzita, ba doa gure politiko profesionala, ba doa lapurretara, baina noski, bera herriak aukeratua izanda, bera ez da lapurra…..
Da delinkuente bat, eta horrela konsideratu behar dugu, gorbataren mozorroa ez du balio, ezin du balio atrakadorea izateko.
Altzako apaizak esan zuen,
Jaungoikoak, sei egunetan egin zuela mundua
eta zazpigarrenean atsedena hartu zuela,
baina ez zuen erabateko atsedena hartu,
zeren, biagora joan baino lehenago
kaka egin zuen,
mokordo ziztrin bat
eta politiko profesionala egin zuen.
-------------------------------------------------------------------------------------------------hurrengoa : Martillun ez da igartu

Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada